XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
8.- Talde teknikoa Talde hau talde berezi bezala antola daiteke, edo eta aurretik aipaturiko zazpi taldeetako bakoitzetik ikasle bat harturik.Talde honek filmearen antolaketa eramanen du aurrera, eta ondoko eginkizun hauxek geratuko dira beronen ardurapean:
1 Behar ditugun tresna eta aparailuak prest edukitzea- fotografi makina: irakaslearen laguntzaz, nola erabiltzen den, diapositibak ateratzeko zer filme moeta erabili behar den, eta abar ikasi behar dute.
Segur asko, zuen gurasoren bat fotografi zalea da, eta laguntza eman diezazueke.
- projektagailua eta, pantaila: diapositibak taldean ikusi behar ditugunerako, eta gure filmearen erakusketa egin behar dugunerako.
Diapositibak bakarka ikusteko,
- magnetofonoa eta kaseteak: berauetan diapositiben azalpenak grabatzeko.
Diskogailu baten bitartez musika ere graba dezakezue.
Lokutore onak prestatu behar dituzuela ez ahantz!.
2 Diapositiben artxibategia prestatzeaDiapositibak eginahala, kutxa aproposetan gordez eta sailkatuz joango da talde hau, bakoitzari zenbaki bat emanez.
Koaderno batetan, katalogo gisa,
Taldeek eginiko lanez, erakusketak antola ditzakegu noizbehinka.
Erakusketa hauen antolakuntzaz, erakusketako gela apaintzeaz eta abarrez, talde hau ardura daiteke.
Plastikan ikasten dituzuen teknikak, lagungarri izanen dituzue.
Gurasoek, hauzoek edo beste herritarrek pozik ikusiko dute guk eginiko filmea.